Bizitza orekatu bat izateko bidean laguntzen zaitugu
Haurren Psikoterapia
Norberaren beharretara egokitutako ikuspegi terapeutikoak
Adeitu Psikologiako haur eta nerabeen psikologoek haurren garapenean eta ongizate emozionalean eragiten duten jokabide eta gatazka ugari lantzen dituzte.
Landu daitezkeen jokabideen artean, etxean zein eskolan ager daitezkeen jokabide desafiatzaileak, oldarkorra, edota disruptiboak daude.
Adeitu Psikologian, haur psikologian adituak diren profesionalak, hainbat teknika eta planteamendu terapeutiko erabiltzen dituzte jokabide horiei aurre egiteko; haurrei trebetasun emozional eta gatazkei aurre egiteko estrategia egokiak garatzen lagunduz eta bizitzako gatazkei era orekatuan erantzun ahal izateko laguntza eskainiz.
Nola jakin dezaket nire haurrak terapia behar duen?
Garrantzitsua da gogoratzea haur bakoitza bakarra dela eta tratatu beharreko jokabideak bere adinaren, nortasunaren, ingurunearen eta norberaren bizipenen araberakoak izango direla. Hala ere, haurren psikologoa kontsultatu beharra adieraz dezaketen seinale batzuk daude:

Portaeran aldaketa zorrotzak
Zure seme-alabak bere portaera nabarmen aldatu duela nabaritzen baduzu, adibidez, oldarkorrago egotea, bakartiago ikustea, antsietate maila altuagoak izatea, laguntza profesionala behar duen seinale izan liteke.

Zailtasunak eskolan
Errendimendu akademikoaren etengabeko arazoak, kontzentratzeko zailtasunak edo ikaskideekin eta irakasleekin maiz izaten diren gatazkak arazo emozional edo portaeraren adierazgarri izan daitezke.

Lo egiteko edo jateko arazoak
Lo edo elikadura ohituren aldaketak, hala nola, insomnioa, amesgaizto errepikatuak, jateko gogoa galtzea edo gehiegi jatea, estresaren edo antsietatearen seinale izan daitezke.

Isolatze soziala
Zure seme-alabak gizarte-jarduerak saihesten baditu, beste haurrekin jolasteko interesik eza erakusten badu edo lagunengandik eta familiatik isolatzen bada, baliteke zailtasun emozionalak izatea.

Sentimendu negatiboen adierazpena
Triste, bakarrik edo baliorik gabe sentitzearen adierazpenak maiz egitea edota suizidio pentsamenduak adieraztea, berehalako esku-hartzearen beharra adierazten duten seinale argiak dira.

Ikuspegi Terapeutikoa
Adeitu Psikologian haur bakoitzaren beharretara egokitutako hainbat ikuspegi terapeutiko erabiltzen ditugu. Gure teknika batzuk honako hauek dira: Jokabide Kognitiboko Terapia (CBT), Familia Terapia, Jolas eta Arte Terapia, Mindfulness eta Erlaxazio Teknikak.
Gure Konpromisoa
Ongizatearen konpromisua dugu, eta ingurune seguru, ulerkor eta babeslea eskaintzearen garrantzian sinisten dugu.
