Bizitza orekatu bat izateko bidean laguntzen zaitugu
Helduentzako psikoterapia
Norberaren beharretara egokitutako ikuspegi terapeutikoak
Heldu bakoitza errepikaezina da. Landu beharreko alderdiak bakoitzaren nortasunaren, inguruaren, bizitza-historiaren eta norberaren esperientzien arabera aldatuko dira.
Adeitu Psikologiako helduetan espezializatutako psikologoek, teknika eta ikuspegi terapeutiko desberdinak erabiltzen dituzte, norbanako arazoei aurre egin ahal izateko, eta pertsona bakoitzari gaitasun emozional eta estrategia egokiak garatzen laguntzeko bere bizitzako erronkei era orekatuan aurre egin ahal izateko.
Gure ikuspuntu integral eta pertsonalizatuak bizitzako erronkei erresilientzia eta oreka handiagoarekin aurre egiten lagunduko dizu.
Zure ongizatearekin konpromisua dugu eta inguru seguru, ulerkor eta babesle baten garrantzian sinisten dugu.

Antsietate arazoak
Horrek, besteak beste, antsietate orokortua, fobiak, antsietate soziala bezalako nahasteak izan ditzake. Oinarrizko eragileak identifikatzen eta aurre egiteko teknika eraginkorrak garatzen lan egiten dugu.

Depresioa eta etsipen-sentimenuak.
Heldu batzuek depresioaren sintomak izan ditzakete, hala nola eguneroko jardueretarako interes eza, gosearen aldaketak edo insomnioa. Zure aldartea hobetzeko eta bizitzarekiko interesa berreskuratzeko laguntza eskaintzen dizugu.

Errendimendu arazoak eta laneko estresa

Autoestimua eta konfiantza arazoak

Bulkaden kontrola eta Menpekotasunak
Horrek jokabide konpultsiboak, sustantzien edota menpekotasunak izan ditzake, besteak beste. Bulkadak kontrolatzeko teknikak eta errekuperazio prozesurako laguntza eskaintzen dugu.

Lo arazoak
Lo hartzeko zailtasunak, insomnioa edota lo indar berritzaile eza bezalako arazoak. Loaren kalitatea hobetzeko, zergatiak identifikatzen eta ohitura osasuntsuak garatzen laguntzen dugu.

Harremanetako erronka eta gatazkak
Alderdi honek bikotekidearekin, senideekin edo lagunekin izandako gatazkak barne hartzen ditu. Komunikazioa eta gatazken ebazpena errazten ditugu harremanak hobetu ahal izateko.

Gertakari traumatikoen ondoriozko gatazka emozionalak
Esaterako, maite ditugun pertsonak galtzea, iraganeko esperientzia traumatikoak, azkenaldiko gertakari gatazkatsuak. Esperientzia hauek prozesatzeko eta sendatzeko espazio segurua eskaintzen dugu.

Bizitza aldaketetara egokitzeko zailtasunak
Hala nola, seme-alaben jaiotza, dibortzioa eta aldaketa esanguratsuak. Aldaketa horietara egokitzen eta oreka berria aurkitzen laguntzen dizugu.

